XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasuna garaipena lortzera aterako da gaur Villarrealen

Sola entrenatzaileak aldaketa asko egin ditu hamaikakoan

Irene Arrizurieta/Iruñea

ATZO goizean Taxoaren entrenatu ondoren, Villarrelera abiatu zen Osasuna, Miguel Solak bezperan emandako hamaikako bera zelairatuko du norgehiagokan.

Sei izen berri daude: Sanzol, Bolo, Lacruz, Josetxo, Orbaiz eta Eneriz.

Sanzol atezainak eta denboraldi bukaera arte Athleticek utzita datorren Bolo aurrelariak lehenengo aldiz jokatutko dute Osasunarekin.

Solak asteazkenean izandako entrenamenduan iragarri zuen gogoz lan egiten ez duten jokalariak taldetik kanpo utziko zituela eta hitza bete du.

Villarrealera eraman dituen hamazazpietatik at geratu dira orain arte hamaikakoa osatzen zuten bost jokalari: Lopez Vallejo, Eduardo, Simons, Jandri eta Gane.

Osasunak azken bi urteotan zorte ona izan du Villarrealen eta jokatu dituen norgehiagokak irabazi ditu.

Solak gaurkoan ere zorte bera izatea espero du.

Villarrealen aurka orain arte izan dugun zortea ez galtzea nahi nuke eta jokoan dauden hiru puntuak lortzea.

Hala ere, partidu guztiak desberdinak dira eta ikusi beharko zer gertatzen den.

Liga bukatzeko zazpi partidu gelditzen dira eta norgehiagokak hil ala bizikoak izanen dira.

Hogeita bat puntu daude jokoan eta gorritxoek etxean zein kanpoan irabazten saiatu behar dute.

Bestalde, De Freitasek bi aste egon beharko du jokatu gabe ezker eskuko hatzeko hezur bat hautsi duelako.

Solak ez zuen De Freitas deialdian sartu.

Jon Bolo aurrelaria